Hernaniko bolariak Añorgara joango dira gaur, jaietako tiraldira. Joan den astean Usurbilgo tiraldian Martin Lizeaga urnietarra izan zen txapelduna. Lehen hernaniarra F. Galarraga izan zen, sailkapen orokorrean 4garren postua lortu zuena, 36 brila botata. 7garren postua eskuratu zuen M. Arrozpidek, 35 brilarekin; eta brila kopuru berarekin A. Santosek 8garren postua eskuratu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!