TRAGEDIAK EZ DIRA BUKATU. Berriz ere, pertsona talde batek eta tartean haurrak, dramatikoki galdu du bere bizitza itsasoko ur hotzetan. Berriz ere, gosete edota gerrateetatik ihesi, etorkizun hobe baten bila ari ziren gizakiak zeramatzaten PATERA madarikatu batzuk izan dira hizpide. Bizirik iristea lortu dutenek ere ez daukate oso panorama baikorra, beren egoera fisiko eta psikologikoez gain. ZERBAIT GAIZKI DOA. bizitzeko eskubidearen aurrean, giza edo berdintasun eskubideen aurrean isildu edota inmigrazioaren zergatiak, etorkinen erabilpen-esplotazioa nahiz bazterketa justifikatzen direnean, etab. Justizia soziala, askatasunak, kalitate demokratikoa, giza kohesioa eta aniztasuna gertaera gordinez zikindutako hitz ederretan gelditzen badira. Konplexutasunez betetako gure mundu honek ezin gaitu ohitu indiferentzian eta deshumanizazioan bizitzera, nahiz eta, gehienetan, Europako klase politikoak bide horietatik jotzen duen, arrazakeria instituzionala bultzatuz besteak beste. ETA GAZTEDIA, ZER? Injustizien aurrean apatiaz erantzutea jendartean oso hedatua dagoen gaitza da. Hala ere, gaztediak oso zeinu positiboak erakusten ditu arlo `sozialean`, tolerantzian, solidaritatean, klase politikoarekiko kritikan, etab. Balore eta jarrera hauek indartu egin behar dira. Guk, hemen eta orain, Hernaniko AMHER-SOS ARRAZAKERIA elkartea eskaintzen dizuegu, gaiotan inplikatu eta kolaboratu dezazuen. Zuen zain gelditzen gara.
JOXE Elizondo, Niko AMHER elkartearen izenean.