BERRIAK elkarteak, Hernaniko ostalari eta merkatarien elkarteak, ekainean zozketa bat antolatu zuen. Boletoak Berriak zigilua duten dendetan erosketa egitean eskuratu ziren eta zozketaren saria 600 euroko bi bono izan dira. Zozketaren sarituak Miren Garcia eta Errioguarda Jatetxea izan dira. Aurrenekoak Urbieta Kopiak-en eskuratu zuen boletoa, eta bigarrenak Mari Fe arrandegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!