EGIN itxi zutela 10 urte beteko dira asteartean, eta gertaera hura gogoratu eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko ekitaldia izan zen atzo. Taula gainean irudikatutako irrati estudioan izan ziren Ixiar Arteaga eta Xalbador Garmendia, eta haiek aurkeztuta, EGINeko langile ohi, kolaboratzaile, bultzatzaile, musikari eta gainerako gonbidatuen interbentzioak izan ziren. Ekitaldian EGINek egindako lana, itxiera eta epaiketa eta kartzelan dauden langile ohiak gogoratu zituzten, baita EGIN martxan zen urte haietan izandako esperientziak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!