Herri kirolak, bertsolariak eta trikitixa txapelketa, jaietako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 13a, 02:00

EUSKAL festa ederra izango da gaur Martindegin, San Ferminetako azken egunean. Asteburu osoa festa giroa izan da Martindegin, baina azkeneko egunean ere izango da non gozatua. Eguerdiko 12:00etatik aurrera herri kirol saioa izango da: Azurmendi eta O. Larretxea Etxeberria Burni-ren kontra ariko dira aizkoran; segidan Joseba Ostolaza, Guardiko Suharri eta Uxarbeko Saizar ariko dira harri jasotzen. Sebastian Lizaso eta Amets Arzallusen bertso saioa izango da segidan. Arratsaldean gaztetxoen trikitixa txapelketa izango da eta tartean daude Hernaniko Irati eta Maider Ugalde. Bertsolarien bigarren saioak, toka txapelketak eta txinga frogak emango diote jarraipena arratsaldeari. Iluntzeko 20:00ak aldera, Bidebatez taldeak dantzarako giroa jarriko du. Festak azkeneko momenturaino ondo aprobetxatuta, kalejirarekin bukatuko dira aurtengo San Ferminak.

 Gaur Martindegin
Igandea UZTAILAK 13
10:30 Diana
11:00 Bermuta
12:00 Euskal Festa, aizkolari eta harri jasotzaileak.
13:00 Bertsolariak.
17:00 XII. Trikitilari gaztetxoen txapelketa.
18:00 Toka txapelketa.
19:00 Bertsolariak.
19:30 Txinga froga.
20:00 Bidebatez taldearekin dantzaldia
23:00 Festei amaiera emateko kalejira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!