Uztailaren 16an Karmen jaiak izango dira Kaxkoan. Antolatzaileek bizilagunak animatu nahi dituzte Kaxkoko balkoiak banderolekin apaintzera eta zapiak janztera. Banderolek 5 euro balio dute eta zapiek 2 euro. Miguel Lujanbio ari da kalean saltzen. Bazkaria ere izango da Karmenetan, eta jakinarazi dute txartelak salgai daudela, Peña okindegian, Oinddi tabernan eta Jaione Konjelatuetan. Miguel Lujanbiok ere baditu. Bestalde, gazteentzako jolasak ere ari da antolatzen Gazte Asanblada egun horretarako. Herriko gazteak animatu nahi dituzte parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!