EGURALDIAK laguntzen badu, festa giro aparta izango da gaur Martindegiko San Ferminetan. Goizean goizeko kalejira eta oroigarriaren ondoren, bazkari herrikoia izango baita. Bazkalondorenean haurrentzako ekintzak izango dira. Gaueko 23:00etan Imanol Fagollaga eta Joseba Azkonetaren abereen arteko demaz ikusi ahal izango da eta gauerdian Traketsekin dantza egiteko aukera.
Gaur Martindegin
07:00 Kalejira.
08:00 Lo kuluxka
11:00 Auzoko baserrietan zehar mobida trikitixaz lagunduta.
13:00 Goiko Aristian oroigarri xume bat gure artean ez
daudenentzat.
14:30 Bazkari herrikoia.
16:00 Gaztelu puzgarria.
19:00 Zezentxoak eta zalditxoak
23:00 VII. abere dema.
24:00 Dantzaldia Traketsekin. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.