Hernaniko igerilariak aurrenekoen artean

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 11a, 02:00

HERNANIKO igerilariak primeran ibili ziren ekainaren 21ean izan zen Lasarteko Saria txapelketan. Igerilariek aurreneko postu ugari lortu zituzten. 100 metro bizkar proban, Kepa Sañudo aurrena izan zen eta Maitane Danborena ere bai, proba berean. Miren Bardaji 100 metro bularrean onena izan zen. 100 metro libre proban, Amaia Amiano, Alazne Egiazabal eta Iñigo Etxanizek ere lehendabizikoak izan ziren, bakoitza bere kategorian. Erreleboetan ere aurrenak izan ziren Hernaniko igerilariak. Horrez gain, Paula Odriozola eta Jasone Sertutxa hirugarren izan ziren, 100 metro bular proban. Proba berean, Jon Ander Izuzkiza bigarren izan zen eta Axel Allurre hirugarrena. Naroa Cordero bigarren izan zen 50 metro librean eta Nerea Molano hirugarrena. 100 metro libre proban, Ianire Ezeiza, Aitor Huizi eta Txomin Mujika bigarren izan ziren; eta hirugarren postua Leire Gonzalez de Celisek eskuratu zuten. Sailkapen orokorrean Hernani hirugarren izan zen.

Asteburuan Gipuzkoako Txapelketan
Asteburuan Irunen izango dira Henaniko igerilariak, Gipuzkoako txapelketan. Probak Azken Portu igerilekuan izango dira, eta Lasarten egindako lana gogoan dutela, indartsu joango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!