Astebururako plan ederra, Martindegiko San Ferminetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 11a, 02:00

ASTEBURURAKo plan ederra jarri dute Martindegin, gaurtik hasita. Jaiak astelehenean izan zuten aurreneko saioa, San Fermin egunean, baina ekitaldi nagusiak gaurtik igandera izango dira.

Arratsaldean hasiko da jaia gaur
Bazkalondorenean hasiko dira gaur jaietako ekitaldiak Martindegin, kalejirarekin. Segidan haur jolasak eta karabina tiro lehiaketa izango dira. Arratsaldeko 19:30etan hasita tortila patata lehiaketa eta sagardo dastaketa antolatu dituzte, eta aurreko urtetan bezela, jende dexente biltzea espero da, ordu horretan mokadu bat egitea asko estimatzen baita. Gauean jai giroa pizten espezialista den Laiotz taldea izango da auzoan, eta tartean, gau jolasak izango dira.

Bihar eta etzi ere bai
Bihar eta etzi egun osoko plana izango da Martindegiko San Ferminetan. Bihar bazkari herrikoia, abere dema eta Trakets taldearekin dantzaldia izango dira. Etzirako euskal festa antolatu dute, aizkolari, harrijasotzaile, trikitixa txapelketa eta bertsolariekin.

Egitaraua
-Ostirala UZTAILAK 11
16:30 Kalejira auzoan barrena.  
17:00 Haur jolasak.
17:30 Altxorraren bila.
18:30 Tiro karabina lehiaketa.
19:30 Tortila patata lehiaketa.
20:30 Sagardo dastaketa.
23:30 Dantzaldia Laiotz
taldearekin eta gau jolasak.
-Larunbata UZTAILAK 12
07:00 Kalejira.
08:00 Lo kuluxka
11:00  Auzoko baserrietan zehar mobida trikitixaz lagunduta.
13:00 Goiko Aristian oroigarri xume bat gure artean ez
daudenentzat.
14:30 Bazkari herrikoia.
16:00 Gaztelu puzgarria.
19:00 Zezentxoak eta zalditxoak
23:00 VII. abere dema.
24:00 Dantzaldia Traketsekin. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.
-Igandea UZTAILAK 13
10:30 Diana
11:00 Bermuta
12:00 Euskal Festa, aizkolari eta harri jasotzaileak.
13:00 Bertsolariak.
17:00 XII. Trikitilari gaztetxoen txapelketa.
18:00 Toka txapelketa.
19:00 Bertsolariak.
19:30 Txinga froga.
20:00 Bidebatez taldearekin dantzaldia
23:00 Festei amaiera emateko kalejira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!