Astelehenean hasi ziren Donosti Cupeko partiduak. Horietako batzuk Hernaniko Zubipe zelaian jokatu dira, eta egunero, goiz eta arratsalde, kategoria ezberdinetako partiduak ikusteko aukera izan da. Torneo honetan lehia eta futbola garrantzitsuak badira ere bada azpimarratzekoa den beste puntu bat, nazioarteko talde ezberdinak bildu direla, eta hori dela eta, kultura ezberdinetako jendea ezagutzeko aukera izan dela. Kronikak ez du aukera hori galdu nahi izan eta bi futbol talderengana gerturatu da, haien berri jakiteko. Bi taldeak ere AEBetatik datoz, Utah-tik, eta New Jesey-tik.
Valencia C.F., mormoiek osatutako Utah-ko
taldea Ezagutu dugun aurreneko taldea mormoiek osatutako taldea da, AEBko Utah-tik datorrena. Taldea Valencia taldeko filial modukoa da eta hori dela eta izen bera du. Taldea 19 urte azpiko jokalariek osatzen dute eta helburua ondo pasatzea bada ere ez dute baztertzen, txapelketa irabazten saiatzea. Antolatutako bidaian etorri dira Donosti Cupera eta futbolean aritzeaz gain egun hauek inguruak ezagutzeko aprobetxatzen ari dira: Zarautz, Igeldo eta Biarritz esaterako. Donosti Cup-a bukatzean, bidaiatzen jarraitzeko asmoa dute, Londres, Paris eta Bartzelonan barrena.
New Jeseyko Uk Elite
Ezagututako bigarren taldea, New Jeseyko UK Elite taldea da. New Jerseyko talde ezberdinetako jokalariek osatzen dute taldea eta maila ezberdinetako jokalariak biltzen ditu. Tartean euskaldunik era bada, ez baizuten nahiko jende taldea osatzeko. 14-15 urteko jokalariak dira taldekoak eta txapelketa irabaztea ez dute baztertzen. Hemengo jendearen goxotasuna eta txapelketako adiskidetasuna azpimarratu dituzte.
Gaur Zubipen:
• 14 urte azpiko mutilak
Fase finala:
-17:30: Rottweiler taldean
goizean Martuteneko zelaian jokatu den partiduko
irabazlearen kontra.
Kontsolazio fasea:
-10:00: EMF Beniel-Intxaurrondo.
-11:00: Unificacion Bellvitge-Spartak Novosibirsk A.
• 15 urte azpiko mutilak
Fase finala:
-15:30: EF Alginet-ESB Blanquefort.
-16:30: Kom-Ate Asesores.
• 16 urte azpiko mutilak
Fase finala:
-18:30: Cesson Vert Sains Denis, goizean Martuteneko partiduan irabazten duenaren kontra.
• 19 urte azpiko mutilak
Fase finala:
-12:00: Altsasua-Oarsoaldea.
-19:30: Valencia, aurreko partidua irabazten duenaren kontra.
• Emakumezkoen katageria, adin mugarik gabekoa:
Kontsolazioa fasea:
-13:00: Bar Talai-Jesuitinas.