Iruñean bezain ozen entzun zen Hernanin ‘Gora San Fermin!’

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 8a, 02:00

GIRO ezinhobean ospatu zituzten atzo San Ferminak udaleku irekietan. Goiz partean trajeak eta festa ondo prestatu ondoren, eguerdi aldera Plazan bildu ziren udaleku irekietako haur eta begiraleak. Udaletxeko balkoian udaleku irekietako bi ordezkarik pregoia irakurri zuten, San Fermin jaiak ondo pasa eta Gora San Fermin! oihukatuz, San Ferminetako kantua ere abestu zuten. Segidan, Plazan, zezenez mozorrotutako begiraleen aurretik korrika aritu ziren, oihu eta algara artean. Izandako giroa ikusita, atzoko jaiak ez zuen Iruñeakoaren enbidiarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!