SERVANDO Rivas atleta hernaniarra Espainiako txapelduna izan da asteburuan Almerian, mailu jaurtiketan eta jubenil mailan. Atleta hernaniarra oso ondo aritu da eta 62,65 metroko jaurtiketa egitea lortu zuen, urrezko domina eskuratzeaz gain. Servando Rivas, Espainia mailako jaurtilari onenetarikoa da eta ia ez du kontrariorik. Izan ere, asteburuko probetan bigarren geratu zenari, 2 metroko aldea atera zion, puska eder bat, alegia. Enara Agirrezabala ere oso ondo aritu da Espainiako txapelketan. Jubenil mailan aritu da eta salto hirukoitzean bere marka pertsonala egitea lortu du, 11m,25. Enarak bosgarrenarekin berdindu zuen azken jauzian, baina proba guztiak kontuan hartuta 6garren postua eskuratu zuen. Servando Rivas gaur atletismo pistan Servando Rivas mailu jaurtitzen ikusteko aukera izango da gaur, Sagastialdeko atletismo pistan, Federazioak antolatutako probetan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira probak.