San Ferminak giro ederrean hasi zituzten atzo Martindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 8a, 02:00

GIRO ederrean hasi ziren atzo San Ferminak Martindegin. Eguraldia lagun, goizean goizetik hasi ziren aurreikusitako ekitaldiekin. Eguna hasteko diana izan zen, eta ondoren, auzoko hildakoak gogoratzeko meza. Hamaiketakoaren ondoren haur jolasak eta buruhaundiak izan ziren txikienentzat. Eguerdian bazkaritan dozena bat lagun bildu ziren, eta segidan, haurrek marrazki lehiaketari ekin zioten. Zinta lasterketa ere izan zen eta arratsaldeari ginda Trikuarri taldeak jarri zion, Inaxitoren abentura berriekin. Gauean auzo afaria izan zen. Astelehena izanda jende asko bilduko ez zela pentsatzen bazen ere, azkenean 50 lagun baino gehiago bildu ziren, eta afalostean, trikitixa eta bestelakoekin girotu zuten mahai ingurua.

Jarraipena ostiralean
Festek ostiralean izango dute jarraipena eta igandera arte ekitaldi ugari izango dira: herri kirolak, sagardo dastaketa, eta gaueko dantzaldiak, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!