Pirineo aldera irteera uztailaren 19 eta 20an

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 7a, 02:00

Hernaniko Motolagunak taldeak irteera antolatu du Pirineo aldera uztailaren 19 eta 20rako. Bi egunetako irteera da beraz, eta asmoa dute Huescako kanpin batean gaua pasatzekoa. Guztira 300 bat kilometro egiteko asmoa dute. Ez da prezisoa taldeko kide izatea; hori bai, kopurua mugatua da, gehienez 25 lagun. Izena eman nahi izanez gero, Orkolaga tailerrera jo behar da ostirala, uztailak 11, baino lehen. Bazkideek 50 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek 60 euro. Egitaraua gutxi gora-behera honakoa da: hilaren 19an goizeko 09:00etan abiatu Atsegindegitik; Gardera iritsi eta han hamaiketakoa egin; Castielo de Jacan bazkaldu eta afalordurako Huescako Anzanigo kanpinean izan, bertan afaldu eta lo egiteko. Hurrengo egunean berriz etxe aldera abiatuko dira poliki-poliki, bazterrak ikusiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!