Gaur San Ferminetako txupinazoa

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 7a, 02:00

Joan den astean hasi ziren udaleku irekiak. Guztira 570 ume eta 76 begirale elkartu dira udalekuetan. Dagoeneko lotsa galdu eta elkar ezagutu dute ume eta begiraleek. Orain udaraz gozatzea tokatzen zaie. Urtero falta ez den zita dute gaur, izan ere, San Fermin eguna izaki gaur, udalekuetako kideek ere egingo dute beren txupinazoa. Goizean mozorroak prestatu, 12:00etarako udaletxera bildu eta pregoia irakurriko dute. Entzierrorik ere ez da faltako seguruenik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!