Gaurtik aurrera Atzieta kalea itxita

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 7a, 02:00

Gaur hasiko da obra Zinkoenea oinezkoentzako egokitzeko. Hori dela eta, Atzieta kalea itxita izango da eta ezin izango da kotxearekin sartu. Zamalanak egiteko baimena eman du Udalak eta kotxea alde zaharrean helbideratu dutenak ere sartu daitezke, aldez aurretik Udalak propio prestatutako pegatina jaso badute. Sartuz gero, Kardaberaz kaletik jaitsi, iturrian Kale Nagusira hartu eta Urbieta kaletik atera beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!