Donosti Cup-eko partiduak gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 7a, 02:00

Urtero garai honetan Donosti Cup futbol txapelketa jokatzen da. Aste osokoa izaten da eta ia 600 partidu jokatuko dira, horietako 40 inguru Zubipen. Hernanik lau talde jarriko ditu jokoan txapelketan eta horietako hiru Zubipen izango dira gaur.

Gaurko partiduak
Goizeko 10:00etan hasiko dira, Ostadar taldea Txelsi FCren aurka; 11:00etan FC Neufchatel ariko da Vasconia CDren kontra; 12:00etan Kontadores Gaztelekua ariko da UD Talavera Bren aurka eta 13:00etan UD Talavera A ariko da IBRren kontra.

Etxekoak arratsaldean
Hernaniko hiru talde ariko dira arratsaldean. 15:30etan Sanse ariko da Hernaniarrak taldearen kontra; 16:30etan Valencia CF ariko da San Patricioren aurka; 17:30etan Kom talde hernaniarra ariko da Dekosular taldearen kontra, eta azkenik, 18:30etan CFF Maritim etorriko da CD Hernaniren aurka jokatzera. Egunero hiru partidu jokatuko ditu talde bakoitzak asteazkenera arte; ostegunetik aurrera finala jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!