Karboneran gaur dokumentala ikusteko aukera izango da, San Fermines 78 izenekoa. Bertan 1978ko San Ferminetako gertakariak azaltzen dira, Polizia Nazionala Iruñeako zezen plazan sartu eta German hil zuenekoa. Dokumentala 2005ekoa da eta Juan Gautier eta Jose Angel Gimenezek egin dute. Dokumentala Zine Txiroa izeneko sarean ari da zabaltzen, eta Karbonera sare horretan sartuta dago. Gaur arratsaldeko 20:30etan, Karboneran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!