Atzo erremonte jaialdia izan zen Galarretan. Aceites Sandúa torneoko bi partidu jokatu ziren: Zeberio II eta San Miguel gailendu egin zitzaizkien Uterga eta Lizasori 40-20 emaitzarekin. Torneoko bigarren partidua berdinduxeagoa baina dotorea izan zen eta Altuna II eta Izagirrek irabazi zuten Urriza eta Urrutiaren kontra, 40-37ko emaitzarekin. Aurretik eta ondoren ere izan ziren partiduak: Matxin IV eta Zubizarretak galdu egin zuten, 21-35, Etxeberria IV eta Martinez Iren aurka. Bukatzeko, Bitoria eta Urkok galdu egin zuten, 22-30, Matxin III eta Badiolaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!