Lau eguneko irteera Carros de Foc-era, uztailaren 31tik abuztuaren 3ra

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 6a, 02:00

Mendiriz Mendik lau eguneko irteera antolatu du Carros de Foc-era, uztailaren 31tik abuztuaren 3ra. Izen emateko epea asteartean irekiko da bazkideentzat eta 150 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek uztailaren 15etik aurrera eman dezakete izena, 180 euro ordainduta. Izen emateko epea uztailaren 28an bukatuko da denentzat. Izen emateko derrigorrezkoa da federatua izatea eta momentuan 60 euro eman behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen bulegoan, Iturregi plazan, astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!