atzo atletismoko Selekzio Arteko Topaketa Europirenaikoa jokatu zen. Proba gehienak Donostiako Anoetan jokatu ziren baina Hernanin jokatu zen probarik ere izan zen, mailu eta disko jaurtiketa hain zuzen. Goizez eta arratsaldez aritu ziren Sagastialdeko atletismoko pistan. Eguraldia ez zuten lagun izan; hala ere kirolariek lanari ekin zioten.
Goizean mailua, arratsaldean diskoa
Jokalariei dagokienez, 17 urte azpiko kategorian eta kategoria absolutoan aritu ziren, gizonezko zein emakumezkoetan. Emaitzak Interneteko hurrengo helbidean jartzekoak zituzten: www.gafatletismo.com.