Txantxangorri elkarteak tiro txapelketak egin ditu San Joanen bueltan

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 6a, 02:00

Txantxangorri elkarteak kirol ekintza asko antolatzen ditu urtean zehar eta nola ez, San Joanetan ere bai. Aurten, besteak beste, uso tiro txapelketa, hobi unibertsaleko tiro txapelketa eta itsas arrantza txapelketa antolatu ditu.

Uso tiroa Colombaire erara
San Joan aurreko asteburuan Gipuzkoa mailako XXIV uso tiro txapelketa jokatu zuten, Colombaire erara, Jauregi jatetxearen zelaian. Guztira 112 partehartzaile izan ziren eta horietako 9k bakarrik lortu zuten bota beharreko hiru usoak botatzea. Hiru hauetako bik bakarrik lortu zuten ondoren bota beharreko usoa botatzea eta elkarren artean jokatu zuten azkeneko froga. Sailkapen orokorra hau izan zen, hurrenez hurren: Oskar Redondo, Pedro Gaona, Jose Zalakain, Javier Isasa, Aimar Galarraga, Iratz Oyarvide, Aitor Jiménez, Antonio Murua eta Carlos Larrañaga. Bestalde, herriko eta elkarteko kideen arteko sailkapena honela izan zen: Oskar Redondo, Jesús Arrieta eta Vidal Parra.

Plater tiro txapelketa Santa Barbaran
Bestalde, joan den igandean, uztailaren 29an, Gipuzkoa mailako Hernaniko Udala Sari Nagusia plater tiro txapelketa -hobi unibertsala- jokatu zen, Santa Barbara mendiko tiro zelaian. Tiroaldi honetan 59 lagunek hartu zuten parte eta honela izan zen sailkapena kategoriaka: 1go eta 2garren kategorian: Cristóbal Barragán, Imanol Amiano, Txema Zalakain, Patxi Agote, Juanjo Olano, Xabier Amiano eta J. Antonio Olalde. 3garren kategorian: Nicasio Moreno, Patxi Manterola, Francisco Larrañaga, Manuel Amiano, Angel Martinez Doncel, Gaspar Goikoetxea eta Jabier Isasa. 4garren kategorian: Jose Rezola, Oskar Redondo, J. Mª Oporto, Rufino Madinabeitia, Roberto Garcia, J. Antonio Ezama eta Jose Otamendi.

Gaur itsas arrantza txapelketa Donostian
Oraindik ez dira bukatu San Joanen bueltan Txantxangorri elkarteak antolatutako ekintzak. Gaur Probintzia Mailako VIII itsas arrantza txapelketa jokatuko baitute Donostian, Hernaniko Udala Sari Nagusia hain zuen ere. Goizeko 09:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!