Bihartik aurrera Atzieta kalea itxita, Zinkoeneako obra egiteko

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 6a, 02:00

Zinkoenean oinezkoek lehentasuna izan dezaten hastekoak diren lanak direla eta, Atzieta kalea itxita izango da kotxeentzat obrak iraun bitartean. Bihar hasiko dira lanak eta gutxi gora behera hiru hilabete iraungo dute.

Pegatina izanez gero, bai
Hala ere, Udalak aukera emango die sartzeko kotxea alde zaharrean helbideratua dutenei, baina aldez aurretik pegatina eskatu badute bertan. Zamalana egin behar dutenek ere izango dute sartzeko aukera. Zehazki honako kaleetan helbideratua dutenek eskatu zezaketen pegatina: Kale Nagusia, Kardaberaz, Zapa, Plaza Berri, Gudarien Plaza eta Atzieta. Pegatina kotxean jarrita eraman beharko da, bistan.

Irteera bakarra
Ateratzeko, lanean ari diren orduetan, Kardaberaz kaletik jaitsi eta iturrian Kale Nagusira hartu eta Urbieta kaletik atera beharko dute. Iluntzean, lanak bukatuta bakarrik izango da aukera Zinkoeneara jaisteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!