Frogak gaur Atletismo pistan

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 5a, 02:00

ATLETISMO frogak izango dira gaur atletismo pistan, Selekzio Arteko Topaketa Europirenaikoaren barruan. Bertan Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko atletek hartuko dute parte, 17 urte azpiko kategorian eta kategoria absolutuan, gizonezko zein emakumezkotan. Goizean, mailu jaurtiketako frogak izango dira eta arratsaldean disko jaurtiketakoak. Lau kategoria ezberdinetan ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!