Pirineo aldera irteera antolatu du Hernaniko Motolagunak taldeak

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 5a, 02:00

HERNANIKO Motolagunak taldeko kideek irteera antolatu dute Pirineotara. Jakinarazi dutenez, taldeko bazkide direnek eta ez direnek izango dute joateko aukera eta plaza mugatuak izango dira, gehienez ere 25 lagunentzako. Izen ematea, Orkolaga tailerretan egin behar da, uztailaren 11a aurretik. Irteera bi egunetakoa izango da eta lo Huescako Anzanigo kanpinean egingo dute. Pirineo aldera uztailaren 19an abiatuko dira, goizeko 09:00etan, Atsegindegitik. Garde aldera abiatuko dira eta bertan pintxo bat eta pote bat hartuko dute. Bazkaldu Castielo de Jacan egingo dute. Afaldu, lo eta gosaldu kanpinean egingo dute. Guztira 300 kilometro pasatsuko irteera izango da. Irteeraren prezioa 50 eurokoa izango da bazkideentzat, eta bazkide ez direnentzat 60 eurokoa. Eskatu dute garaiz joatea eta depositoa betea eramatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!