Jaialdia gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 5a, 02:00

Larunbateroko erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan. Aceites Sandua torneoko bi partidu jokatuko dira, jaialdiko bigarren eta hirugarren partiduan. Torneoko aurreneko partidua Zeberio II-San Miguelek jokatuko dute Uterga-Lizasoren kontra. Torneoko bigarren partidua aldiz, Altuna II-Eizagirrek jokatuko dute Urriza-Urrutiaren kontra. Gainerako partiduak honakoak izango dira: Matxin IV-Zubizarreta / Etxeberria IV-Martinez I eta Bitoria-Urko / Matxin III-Badiola. Gaur, 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!