Bolariak ez dute atsedenik hartu uztailean eta bihar Usurbilera joango dira, Santixabeletako tiraldira. Goizean 10:00etatik 12:00etara ariko dira eta arratsaldean 16:30etatik 17:30etara. Bestalde, joan den astean, Lasarteko San Pedrotako tiraldian, Elur Txoriko Miguel Burugain bolaria nagusitu zen. Burugainek 36 brila jo zituen; CD Hernaniko Miguel Arrozpidek 35 brila jo zituen. Guztira 50 bolarik hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!