Goizuetako Iskibi kanpinean mus txapelketa izango da bihar. Izen ematea kanpinean bertan egin behar da eta egunean bertan ere egin daiteke. Txapelketa bikoteka izango da eta izen ematerako garaian 15 euro ordaindu beharko dira. Lehenengo lau bikoteek sariak izango dituzte. Txapelketa bihar, arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Bestalde duela gutxi globo aerostatikoan ibiltzeko aukera izan da Iskibi kanpinean argazkian ikusi daitekeen bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!