San Joan Konpartsak antolatutako errifaren zenbaki saritua

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 4a, 02:00

San Joan Konpartsak antolatutako errifaren zenbaki saritua 1484 dela jakinarazi du Konpartsak. Saria bi pertsonentzako egonaldia da, Orioko talasoterapian. Zenbakia duenak honako telefono zenbakira deitu behar du: 695 753 138. Errifarekin ateratako diruarekin Argentinako Necoecheako euskal etxeko dantza taldea ekarriko dute. Taldea uztaila erdialdera etorriko da eta Hernanin emanaldia egiteaz gain, beste herri batzuetan ere izango dira. Dantza taldeko kide askoren aurrekoak euskaldunak dira eta horrek animatuta euskal dantzak ikasi dituzte. Euskal dantzekin batean, Argentinako dantzak ere dantzatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!