Dominikar Errepublika eta Kongoko proiektuen aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 4a, 02:00

kongo eta Dominikar Errepublikako errealitate gordina eman zuten ezagutzera asteazkenean Manu Osak, Kongon dagoen misiolariak, eta Josefa Agirrek, Errepublikan dagoen misiolariak. Tokian tokiko errealitate gogorraren berri emateaz gain, bi misiolari hauek herri horietan esku artean dituzten proiektuak aurkeztu zituzten.

Ura soberan eta edatekorik ez
Manu Osak Kongoko bizimoduaren zertzeladak eman zituen, esate baterako, uraren paradoja aipatu zuen, izan ere, berak lan egiten duen herrialdean munduko lakurik haundienetako bat izan arren, ez dute ur edangarririk. Orain esku artean duten proiektuaren berri ere eman zuen, irailean irekiko duten eskola hain zuen. Jarraian, Josefa Agirrek hartu zuen hitza eta Dominikar Errepublikako errealitatea aurkeztu zuen eta politikoen hitzak kritikatu ´dena ondo doala esaten dutenak, ez baita horrela`. Aurkezpena egin ondoren, jendeari eman zioten hitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!