Eusko Alkartasunak auditoria eskatuko du Zinkoeneako obren adjudikazioari buruz

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 4a, 02:00

EUSKO alkartasunak prentsara bidalitako idatzi batean iragarri du hurrengo Ogasun Batzordean eskatuko duela, Zinkoeneako obren inguruko adjudikazioa argitzeko auditoria.

«Prozedimentu berria egin beharko litzateke»
Eusko Alkartasunak azaldu duenez, maiatza erdialdera salatu zuen «Zinkoeneako obrak adjudikatzerako garaian irregularitateak izan zitezkeela». Duda horiek argitzeko udaletxeko teknikariei hainbat informe eskatu zizkiola ere azaldu du EAk, «zalantza hauei oinarri legala emateko». Eskatutako informeak jaso ondoren, EAk uste du informazio horrek ez duela Zinkoeneako obren adjukazioaren inguruko dudarik argitzen. EAren iritzira, aurrera atera den proiektua, proiektu berria da, eta hori dela eta, adjudikazio prozesua berritik hasi behar da. Honekin lotuta, EAk Gobernu taldeak hartutako erabakia salatu nahi izan du: «EAk ohartarazita ere, Marian Beitialarrangoitia buru duen Gobernu taldeak zuzeneko adjudikazioa burutu zuen». Adjudikatu den obraren eta hasierako obraren arteko aldaketak aipatu ditu EAk: «Gogoratu behar da adjudikatu diren obretan aurrekontua 513.720 eurokoa dela, lehen 354.300 eurokoa zenean, %45eko igoera izan da aurrekontuan. Urbanizatu beharreko lurra ere %30 gehiago da, 1.680 m2 izatetik 2.247 m2 izatera pasa baita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!