Hiru partidu jokatuko dira Kiroldegiko frontoian, 11:00etan hasita. Lehenengo txanda kadeteena izango da eta Lopezek Murgindoren aurka jokatuko du. Ondoren, jubeniletan, Bilbaok esnaola izango du aurkari eta azkenik, nagusietan, Erroizena Esnalen aurka arituko da. Ondoren, pelotari eta entrenatzaileek denboraldi amaierako bazkaria izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!