Enara Agirrezabala eta Servando Rivas gaur abiatuko dira Almeriara, Espainiako Txapelketara

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 4a, 02:00

ENARA agirrezabala eta Servando Rivas atleta hernaniarrak Almeriara abiatuko dira gaur, Espainiako Txapelketan parte hartzera. Bi atletek ere martxa ona daramakite eta beren markei eusten asmatzen badute, posible da dominaren bat etxera ekartzea.

Enara Agirrezabalak salto hirukoitzean
Enara Agirrezabalak salto hirukoitzean hartuko du parte eta luzera jauzian ere parte hartu nahi luke; kontua da, Espainiako Txapelketako minimara iristeko 3 cm falta zaizkiola, eta ez dauka oso garbi parte hartzen utziko dioten. Enara Agirrezabalak 16 urte ditu eta lehenengo urtea du jubeniletan. Aurten Euskadiko Txapelketan urrezko domina lortu zuen, salto hirukoitzean, 11:20ko markarekin. Luzera jauzian ere urrea lortu zuen, 5:19ko jauziarekin. Ordutik bere markak hobetzea lortu du. Izan ere, autonomi arteko Espainiako Txapelketan salto hirukoitzean zilarrezko domina lortu zuen, 11:25ko markarekin. Txapelketarako nola entrenatzen ari den galdetuta, Enarak azaldu du orpoan mina hartuta ibili dela eta 2 astetan ez duela jauzirik egin. Hala ere, azken asteetan berriro ere entrenatzeari ekin dio, eta sentsazio onak izan dituela azaldu du. Txapelketarako helburuei buruz, Enara Agirrezabalak dionez, nahiago du espektatiba jakinik gabe joan, horrek gehiegi tentsionatzen duelako. Hori bai, txapelketarako oso motibatua dagoela azaldu du.

Servando Rivas, mailu jaurtiketan
Servando Rivas mailu jaurtitzen izango da asteburuan Almerian. Jubenil mailan hartuko du parte eta oso motibatuta dijoa. Servando Rivasek Euskadi mailan ez du ia kontrariorik, mailu jaurtiketari dagokionean. Duen kontrario bakarrenetakoa Pello Errazti da, bere entrenatzailea, baina senior mailan konpetitzen du. Aurtengo denboraldiari dagokionean, Euskadiko Txapelketan urrezko domina lortu du eta aurtengo autonomi arteko txapelketan zorterik izan ez bazuen ere, iaz txapelketa berean, 3garrena izan zen. Espainiko Txapelketan parte hartzeko minima ere erraz pasa du hernaniarrak. Aste honetan bertan egin du bere markarik onena, 62.96. Espainiako txapelketan parte hartzeko minima 51m-koa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!