Kiroldegian ikastaroak aukeran, udaran ere sasoian egoteko

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 3a, 02:00

UDARAn sasoi betean izateko aukera bada, izan ere, urteroko moduan ikastaro ezberdinak antolatu dituzte kiroldegian. Jakinarazi dutenez uztaileko ikastaroetan izena emateko epea bukatu den arren, oraindik ere badago aukera izena emateko, plazak badaude eta. Bestalde, abuztuan tenis eta igeriketako ikastaroak izango dira eta hauetan izen ematea uztailaren 21ean hasiko da.

 Ikastaroak aukeran:
Uztaileko ikastaroak (oraindik ere plazak libre):
Indoor walkin. Astearte eta ostegunetako taldean daude plazak libre. Bi ordutegi daude aukeran: goizeko 10:30etan bata; eta bestea, eguerdiko 14:00etan.
Tenisa. Uztaileko bigarren hamabostaldiko taldean badaude plazak oraindik ere.

Abuztuko ikastaroak: (izen ematea uztailaren 21etik 28ra):
Igeriketa. -Helduentzako hastapena. -3 eta 4 urtekoentzat hastapena. -5 urtetik gorakoentzat hastapena.
Tenisa. - 9-16 urteko bitartekoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!