BI bitako Kronika pelota txapelketa jokatu ondoren, buruz buruko 4 1/2ko Kronika pelota txapelketaren txanda iritsi da. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta irailaren 1a arte izango da aukera.
Txapelketan parte hartzeko baldintzak
Txapelketan parte hartzeko 18 urte baino gehiago izan behar dira eta beharrezkoa da federatua ez egotea. Txapelketan lehentasuna izango dute hernaniarrek. Aurreko urtetan bezala, beste herrietako pelotarien artean sari berezia jokatuko da, herriko pelotariei txapela irabazteko aukera ematearren. Izena ematea Kronikan bertan egin behar da eta parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Egutegia parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da eta txapelketa bera irailaren 13an hasiko da.
Gero eta parte hartzaile gehiago
Kronika pelota txapelketan gero eta parte hartzaile gehiago ari da izena ematen. Azken urtean 16 pelotarik eman zuten izena. Txapelari dagokionean, azken bi urteetan Mikel Ruiz de Galarretak irabazi du txapelketa. Beraz, aurtengoan espero da partehartzaileen lehia izatea, Mikeli txapela kentzeko.