Udalak jakinarazi du 2008ko San Joanetan egin diren ekintzen inguruan hainbat dokumentazio aurkeztu behar dela uztailean zehar. Zehazki gastuen kitapena eta egindako ordainketen fotokopiak aurkeztu behar dira. Udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Bestalde, 2008ko kultur ekintzetarako dirulaguntza eskaera egiteko epea gaur bukatzen dela gogorarazi du Udalak. Norbaitek egin ez badu kultur etxetik pasa
daiteke hitz egiteko eta
epea luzatzeko aukera emango zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!