Ez da Solstizioaren jairik izango

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 3a, 02:00

Chillida Leku museoak, solstizioaren inguruko jaialdia zuen egitekoa ekainean. Eguraldi iragarpenak zirela eta, ekitaldia atzeratzea erabaki zuten, baina atzo jakinarazi zutenez, solstizioaren inguruko jairik ez egitea erabaki dute. Biteri kultur etxean jaialdi horretarako sarrerak saltzen aritu dira eta jaialdia izango ez denez, sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie. Dirua hartzeko astelehenetik ostiralera joan behar da Biterira, goizeko 09:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!