astelehenean hasiko dira San Ferminak Martindegin. San Joanak duela gutxi bukatu diren arren, festarako gogo haundia dute auzotarrek eta egitarau betea antolatu dute. San Fermin eguna astelehena izaki, festak egun horretan hasiko dira, baina ekitaldi nagusienak uztailaren 11tik 13ra izango dira.
Astelehenean hasi
Astelehenean, San Fermin egunean, haurrentzako ekitaldiak izango dira nagusi Martindegin. Goizeko 11:30etatik aurrera, haur jolasak; bazkalondorenean, marrazki lehiaketa eta zinta lasterketa izango dira. Arratsaldeko 19:00etan, 1,2,3... Inaxito antzezlanarekin gozatuko dute etxeko txikienek. Horrez gain, egun horretan auzoko hildakoak gogoratzeko meza izango da eta eguerdi eta gauean auzotarrak bazkari eta afaritarako bilduko dira.
Uztailaren 11n, jarraipena
Uztailaren 11n jarraituko dute jaiek eta goizeko haurrentzako jolasez gain, egun horretan auzoan arrakasta haundi izaten duten tortila patata lehiaketa eta sagardo dastaketa izango dira arratsaldean. Iluntzean, Laiotz taldeak girotuko du auzoa. Tartean jolasen bat ere egingo dute, gaua zertxobait girotzeko. Larunbatean, goizean goizetik hasiko dira dianarekin eta 11:00ak aldera baserriz baserri joango dira festa giroa jartzera. Eguerdian, bazkari herrikoia egingo dute. Jakinarazi dutenez, Oialume tabernan daude txartelak salgai. Bazkalondorenean haurrentzat zezentxo eta zalditxoak izango dira. Gaueko 23:00etan abere dema izango da eta bertan Imanol Fagollaga eta Joseba Azkonetaren abereak izango dira lehian. Gauean Traketsek girotuko du auzoa. Igandean ere jai haundia izango da Martindegin, eguerditik aurrera euskal festa izango baita Azurmendi, Olaetxea eta Etxebeste aizkolariekin, Joseba Ostolaza, Guardiko Suharri eta Uxabeko Saizar harrijasotzaleekin eta Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariekin. Trikitilari gazteen txapelketa, toka txapelketa, txinga froga, eta Bidebatez taldearekin dantzaldia ere izango dira, jaien azken egunean.
Astelehena UZTAILAK 7
09:30 Diana.
10:30 Auzoko hildakoen aldeko meza eta ondoren hamaiketakoa.
11:30 Haur jolasak.
14:00 Gazte bazkaria.
16:00 Marrazki lehiaketa.
17:00 Zinta lasterketa.
19:00 Bertso antzerkia 1, 2, 3 ... Inaxito! (Trikuarri taldea).
21:00 Auzo afaria.
Ostirala UZTAILAK 11
16:30 Kalejira auzoan barrena.
17:00 Haur jolasak.
17:30 Altxorraren bila.
18:30 Tiro karabina lehiaketa.
19:30 Tortila patata lehiaketa.
20:30 Sagardo dastaketa.
23:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin eta gau jolasak.
Larunbata UZTAILAK 12
07:00 Kalejira.
08:00 Lo kuluxka
11:00 Auzoko baserrietan zehar mobida trikitixaz lagunduta.
13:00 Goiko Aristian oroigarri xume bat gure artean ez daudenentzat.
14:30 Bazkari herrikoia.
16:00 Gaztelu puzgarria.
19:00 Zezentxoak eta zalditxoak
23:00 VII. abere dema.
24:00 Dantzaldia Traketsekin. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.
Igandea UZTAILAK 13
10:30 Diana
11:00 Bermuta
12:00 Euskal Festa, aizkolari eta harri jasotzaileak.
13:00 Bertsolariak.
17:00 XII. Trikitilari gaztetxoen txapelketa.
18:00 Toka txapelketa.
19:00 Bertsolariak.
19:30 Txinga froga.
20:00 Bidebatez taldearekin dantzaldia
23:00 Festei amaiera emateko kalejira.