Carros de Foc-era uztailaren 31tik abuztuaren 3ra

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 2a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak Carros de Foc-era irteera antolatu du uztailaren 31tik abuztuaren 3ra. Lau eguneko irteera izango da eta derrigorrezkoa da federatua egotea. Irteerak 150 euro balio du bazkideentzat eta 180 bazkide ez direnentzat. Izena ematerakoan 60 euro aurreratu beharko dira. Bazkideek uztailaren 8tik aurrera eman ahal izango dute izena; gainerakoek uztailaren 15etik aurrera egin beharko dute. Izena emateko epea uztailaren 28an bukatuko da. Bestalde, jakinarazi dute FEDME-n federatuak ez daudenek prezioan 10 euroko plusa izango dutela. Berri zehatzagoak nahi dituztenek elkarteko bulegora jo dezakete (Iturregi plazan) astelehen, ostegun edo ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!