Hirigintza batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 2a, 02:00

Hirigintza batzordea izango da gaur udaletxean. Batetik, Txantxillan eta Antziolan egitekoak diren babes ofizialeko etxebizitza eta etxebizitza dotazionalei buruz hitz egingo dute. Etxebizitza hauek egiteko Eusko Jaularirtzarekin egin beharreko hitzarmena aztertuko dute, zehazki. Bestalde, Karabelgo zubia konpontzeko Diputazioarekin egin beharreko hitzarmenaz hitz egingo dute. Azkeneko puntuan, Arau Subsidiarioak idazteko metodologia eztabaidatuko dute. Gaur arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!