San Joanetako plater tiro txapelketa jokatu zuten atzo Santa Barbaran, Txantxangorri elkarteak antolatuta eta 59 eskopeta izan ziren bertan, hiru kategoriatan banatuta. Hernanikoa esaten dute dela Gipuzkoako tiro eremurik zailenetakoa eta atzo nabarmendu zen hori, bi pleno bakarrik egin baitzituzten. Pleno bat Cristobal Barragan hernaniarrak egin zuen. Plater guztiak hautsi zituen bestea Jose Rezola izan zen, laugarren mailan.
Haize lekua
Santa Barbarakoa eremu zaila izateko arrazoi nagusiak bi dira: haizea eta kolore nahasketa. Ez du babes haundirik eremuak eta haizeak jotzean platerak asko mogitzen dira. Horrez gain, zerua itsasoa eta basoa ikusten dira; hiru kolore, eta horrek nahastu egiten ditu tiratzaileak.
Sailkapenak
Lehen-bigarren mailan: irabazle Cristobal Barragan (25/25), bigarren Imanol Amiano (24/25), eta hirugarren Manuel Zalakain (24/25). Hirugarren mailan: Irabazle Nikaxio Moreno (24/25), bigarren Patxi Manterola (24/25), eta hirugarren Francisco LarraƱaga (23/25). Laugarren mailan: irabazle, Jose Rezola (25/25), bigarren Oscar Redondo (23/25) eta hirugarren Jesus Maria Oporto (23/25).
Beteranorik onena Patxi Manterola eta emakumezko onena Maria Jose Olaskoaga.