Lehiaketako argazkiak interneten

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 30a, 02:00

San Joan jaietako lehiaketan aurkeztutako argazki guztiak interneten daude ikusgai, www.kronika.net helbidean. Hernaniko Kronikak eta Balantxa dendak antolatu dute lehiaketa eta jende ugarik hartu du parte. Guztira 55 parte hartzaile izan dira eta 225 argazki aurkeztu dituzte. Bestalde, Hernaniko Kronikak ateratako argazkiak ere jarriko dira interneten jendeak ikusteko aukera izan dezan, baina aurrerago izango da hori. Horren berri emango dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!