Elena Beloki askatu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 2a, 02:00

ELENA Beloki atzo atera zen Langraitzeko espetxetik eta iluntzean iritsi zen Hernanira. Garin taberna aurrean, hainbat herritar bildu ziren ongi etorri beroa ematera. Etorrerako txalo zaparradaren ondoren, bertsolariak, dantzariak eta txistulariak izan ziren.

18/98 sumarioko auzipetua
Elena Beloki 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuten, 18/98 sumarioaren barruan. Abenduan 18/98ko sumarioko kondenak publiko egin zituzten eta Elena Belokiri 13 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Atxilotu eta Soto del Realeko espetxera eraman zuten. Ordutik Castellon, Alicante, berriro ere Soto del Realen eta Langraitzen izan da. Kondenaren zati haundi bat isolamenduan pasa du Belokik. Espetxetik atzo atera zen, 6.000 euroko fidantza ordainduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!