San Joanetako tiraldia izango da gaur Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 29a, 02:00

Plater tiroa izango da gaur Santa Barbarako tiro eremuan, Txantxangorri elkarteak antolatuta. San Joanetako tiraldia izango da, 25 plateretara, 6 tiratzaileko taldetan. Hiru kategoriatan jokatuko da eta sariak izango dituzte kategoria bakoitzeko lehen zazpi sailkatuek. Goizeko 11:00etan hasiko da lehiaketa eta inskripzioa 18:00etan itxiko da, bazkaltzeko tartea hartuta. Izen ematea 30 euro da, bazkide eta herritarrentzat platerak barne (bazkide ez diren Hernaniz kanpokoek plater saila 5 euro ordaindu beharko dute). Lehenengo zazpi sailkatuek jasoko dituzten sariez gain, lehen beteranoak, lehen emakumeak eta lehen juniorrak ere izango dute saria. Tiraldiko zuzendaria Xabier Mujika Garmendia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!