Parte hartze haundia izan da aurtengo txapelketan, Txantxangorrin. Karabina tiro txapelketa eta Senda Vivako lehiaketak ere arrakastatsuak
izan dira.
AURTENGOA haur kategoriako XVIII. Amurrain-arrantza txapelketa izan da, Juan Antonio Estabanen oroimenez Txantxangorri elkarteak antolatuta.
Guztira 31 gaztetxok hartu dute parte, hiru kategoriatan banatuta: alebinak, benjaminak eta infantilak. Danetara 111 amurrain arrantzatu dituzte, aldez aurretik Urumea ibaira botatakoak eta hauen pisu batura 37 kilotakoa izan zen.
Arrantza asteazkenean goizeko 9:00etan hasi zen eta eguerdi aldera eman zituzten sariak Txantxangorri elkartean. Benjaminetan (6-10 urte) irabazlea Ekaitz Esnal izan zen, 7 urtekoa. Guztira 1.346 gramo arrantzatu zituen eta amurrain handiena 322 gramotakoa izan zen. Alebinetan irabazlea Aitor Lucas izan zen, 11 urtekoa. Guztira 3.810 gramo arrantzatu zituen eta amurrain handiena 391 gramotakoa izan zen. Infantiletan saria 13 urteko Alex Ugaldek eman zuen, guztira 5.878 gramo arrantzatu ondoren.
Karabina tiroan,
31 parte hartzaile
Arrantza txapelketa ezezik, Miguel Olloren oroimenezko karabina tiro txapelketa ere izan da Txantxangorrin. 31 parte hartzaile izan dira eta emaitza honakoa: 12 urte artekoan Haritz Arruartek irabazi zuen, Ivan Lasa gertu zen bigarren, eta Asier Muñoz hirugarren; 14 urte artekoetan, Xabier Garmendia izan zen irabazle, Alex Ugalde bigarren eta Joseba Aranaz hirugarren. Ondorenean, bi karabina zozketatu zituzten eta Ivan Lasa eta Urko Bereziar-tuari egokitu zitzaizkien.
Senda Vivako sariak
Senda Vivara egindako bidaiako sariak ere eman ditu Txantxangorrik: marrazkirik onena Aitor Lukas; pintura onena Nerea Santana; euskerazko idazlan onena, Xabier Lukas; gaztelerazkoa Janhire Caballero; argazkirik onenak Jaione Beraza, Amaia Garcia eta Ainhoa Beramendi; eta txisterik onena Ian Castro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!