Bertsotan hasiko San Joan jaiak bertsotan bukatu ziren ostiralean. Gau erdian, bost egun lehenago igotako Hernaniko bandera eta ikurrina jaitsi zituen Bertso eskolak, nola ez, aurretik zenbait bertso kantatuta. Bandera jaitsiera sorpresa eta guztikoa izan zen gainera: udaletxeko balkoitik bertsotan aritu ziren bertso eskolako zenbait kide, baina berek ez zekitela, erantzuna jaso zuten plazako balkoi batetik. Argiñarena eta Sorozabal izan ziren espontaneoak, Hernaniko bertso eskolaren sorrera haietan buru-belarri ibiliak. Ezkerreko argazkian bertso eskolako zenbait kide ageri dira bandera jaisten, eta eskubian Sorozabal eta Argiñarena erdiko balkoitik bertso kantatzen.
Zezen suzkoa eta txaranga
Bandera jaitsiera ondoren, zezen suzkoa ibili zen plazan eta urteroko moduna, bukaera txarangak eman zion. Aurten ostirala izaki, jende asko ibili zen festetako azken egunean.