Sukaldaritza ikastaroan izen emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 29a, 02:00

hernaniko Udaleko Hezkuntza eta Enplegu sailak, Inem eta Europako Gizarte Fondoaren laguntzarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Uztailaren 1ean hasiko da ikastaroa eta oraindik izena eman leike.

Doaneko ikastaroa
Ikastaroa dohanekoa da eta ez da prezisoa langabezian egotea. Baldintza bakarra da enplegu txartela eguneratua izatea. Eta komeni da graduatua izatea. Lasarte-Oriako Inem-em bulegoan eman behar da izena.

Ikastaro trinkoa
Uztaila hastearekin batera hasiko da ikastaroa eta otsailaren 16an bukatuko da: egunean sei orduko ikastaroa izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Guztira 834 ordu izango dira, ikastaro trinkoa beraz. Ikastaroaren helburua da kalitatea eta errentagarritasuna bilatzen duten jakiak sortzea, horretarako egokiak diren sistema, prozedura eta arauak kontuan hartuta.

Eduki teoriko-praktikoa Honakoak dira landuko diren gaiak: elikadura eta dietetika; barazkiak, arraina, itsaskiak, haragia, hegaztiak eta ehiza; oinarrizko sukaldaritza (mamia, saltsak, zopak, barazkiak eta lekale lehorrak); arrautza oinarri duten funtsezko jakiak; arraina, itsaskia, haragia, hegaztia eta ehiza oinarri dituzten funtsezko jakiak; gozogintza, postre eta izozkiak; herrialde ezberdinetako sukaldaritza, bertakoa eta nazioartekoa; sormeneko sukaldaritza; ingurumenarekiko sentsibilitate moduloa; elikagaien manipulatzaile moduloa, eta lan munduan sartzeko eta lana bilatzeko teknikak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!