plenoa izan zen joan den ostegunean eta jorratutako gaien artean dirulaguntzak emateko araudia aldatzeko proposamena eta udal etxebizitza tasatuaren araudia izan ziren, besteak beste.
Dirulaguntzen araudi aldaketak aurrera
Ekainaren hasieran, oposizioko alderdiek proposatuta, diru laguntza publikoak emateko araudian aldaketa batzuk egitea diktaminatu zen, oposizioko alderdien botoekin eta gobernu taldearen aurkako botoekin. Osteguneko plenoan diru laguntzen araudia aldatzeko proposamen hura bozkatu zen eta onartu, oposizioaren aldeko botoekin eta gobernu taldearen aurkako botoekin. Onartutako aldaketen arabera, honako bi puntu hauek erantsi behar dira araudian: Onuradunen betebeharrak atalean, ´Ez onartzea, diruz lagundutako jarduera egingo den inguruan, publi-zitatean edo diru laguntza jaso duten pertsona edo entitateek ekintza egiterakoan honelakoak agertzea: Diru laguntza ematen duen delegazioari dagozkion jarduera esparrutik kanpoko lema, adierazpen, pankarta, ekintza eta abar`. Itzulketen atalean honakoa erantsiko da: ´Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada dirulaguntza berraztertu egingo da eta, hala badagokio, baliogabetu edo emandako diru kopurua itzuli egin beharko da`. Onartutako aldaketen aplikazioa 2009ko aurrekontuarekin jarriko da indarrean.
Etxebizitza tasatuen ordenantza
Bestalde, udal etxebizitza tasa-tua arautzen duen ordenantzan egokitzapenak egin dira. Ordenantza hau lehenago ere pasa da plenotik baina zenbait aldaketa sartu behar izan dituzte Eusko Jaurlaritzaren araudira egokitzeko. Hori dela eta, ordenantza tramitea berriz hasi da; ostegunean hasierako onarpena eman zitzaion alderdi guztien aldeko botoekin. Beraz, orain erakusketa publikoan jarriko da, egindako alegazioak aztertuko dira eta behin betiko onarpena emango zaio.