Goiz Eguzki zentro sozialean bidaia antolatu dute Portugalera irailaren 13tik 21era. Izen ematea uztailaren 2an egin behar da, arratsaldeko 16:00etan, Goiz Eguzkin bertan. Bidaiaren prezioa 666 euroko da, gosari, bazkari eta afaria barne. Bidai konplenota prestatu dute irailerako, Asmoa dute Portugalera zuzenean joan beharrean, Caceresen geldialdia egitea aurreneko egunean, hotel batean eta ondo gosaldu ondoren Lisboara abiatzea. Lisboan egun pasa egin ondoren, hurrengo egunetan, Mafra, Sobreiro Cabo da Roca-Boca do Inferno, Sintra, Estoril eta Cascais
bisitatuko dituzte. Bueltakoan Salamancan egingo dute geldialdia, bertako hotel batean. Salamancan gosaldu eta uztailaren 21
iluntzerako etxean egotea aurreikusi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!