Baan Marina fundazioaren tonbolak 4000 euro bidaliko ditu Thailandiara

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 28a, 02:00

Baan Marina fundazioak San Joanetan jarritako tonbolak arrakasta haundia izan du arduradunen esanetan. Asko dira jada proiektua ezagutzen dutenak eta bertara hurbiltzen direnak parte hartzera. Tonbola Tilosetan egon da joan den igande arratsaldetik asteazken arratsaldera. Tonbolara hurbildu diren pertsonei esker aurten 4000 euro bidaliko dira Thailandiara. Bertan makinak, liburuak, IHESA-ren aurkako medikamentuak eta abar erosi ahal izateko erabiliko dute dirua, horrela herrialde horretako egoera piska bat hobetu ahal izango dute. Tonbolako saria landa eremuko etxe batean asteburu bat pasatzea da eta saritua atzoko ONCE-ko zenbaki berdina duena izango da.

Aspalditik lanean
´Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús y de María` kongregazioa 1965garren urtean jarri zen martxan. Proiektua Thailandiako Baan Marinako herrixketako neska gazteen formakuntza lantzea zen, bertako arazoei erantzuna emanez. Proiektu honetaz gain, urte honetan beste hainbat proiektu ere jarri dira martxan, ikasketak egiteko bekak ematea adibidez. Guztira, gaur egun 25.500 pertsona inguruk jaso dute laguntza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!